2014(e)ko otsaila 24, astelehena

Kanporamartxo

Atzo, Zeberioko Argiñao auzoan San Adrian bazelizaren inguruan kanporamartxo ospatu genuen,
Urtean bitan elkartzen gara arantzazutarrak eta zeberioztarrak tontor honetan: inauteri garaian txintxiburruntzi egiteko eta  abuztuaren lehenengo igandean, San Adrian eguna ospatzeko.
Atzoko egunean sua piztu, batzuk meza laburra entzun, eta gero txorizoa eta urdaia erre genituen denok elkarturik. Datorren igandean etxeramartxo ospatuko dugu,
ARRASTI EDERRA IGARO GENUEN!!!!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina